K.a. 15.000 urte
Pirinioen bi aldeetan, Garona ibaiaren eta Sistema Iberikoaren artean, bizi zen gizakia, Lascaux eta Santimamiñeko leizeetako pinturen egilea, Europako biztanlerik zaharrena da, eta gaurko euskaldunen arbasoa.

K.a. 4500 urte Lurralde honetako populazioak nekazaritzan eta abeltzaintzan dihardu.
K.a. 2500 urte Metalak erabiltzen dira: lehenbizi kobrea, gero brontzea, K.a. 1.200 urte lehenago (trikuharrien garaia da) eta, azkenik, burdina, K.a. 800 urte lehenago (cromlech-en etapa).
Larrez trashumantzian dabiltzan artzainen garaia da.
K.a. 180 urte Crácurris-en (Alfaro) fundatzaile Tiberio Sempronio Gracoren bitartez lehen harremanak erromatarrekin.
K.a. 75 urte Pompeyok euskaldunen Iruñean ezarri zuen bere kanpamendua, eta bere izena eman zion hiriari: Pompaelo
(hortik Pamplona).
K.a. 29 urte Lurraldea erromatarren agintepean sartzeko prozesua, normalean baketsua izan zena, burutu zen, Erromak kantabroen eta asturen aurka egin zuen gerra zela-eta.

K.a. 29 urte – gure aroko 408. urtea Erromanizazioarekin batera, errepideak, hiriak eta herriak eraiki ziren eta nekazaritza sendotu zen. Bertako populazioaren nortasuna gorde zen ordea, eta horren erakusgarri dugu euskara gorde izana.
Honorio enperadorearen gutuna Iruñeko miliziei (408).
K.a. 29 urte Tribu germaniar batzuk agertu ziren Pirinioetan barrena. Baskoien lurraldea Penintsulako agintari erromatarrengandik banandu egin zen.
507. urtea Vouillé-n guda galdu ondoren, bisigodoak Iberiar Penintsulan finkatu ziren eta baskoien lurraldea kontrolatzen saiatu ziren, erromatarren legezkotasuna bereganatu nahian.
Beren kroniketan behin eta berriro errepikatzen duten domuit vascones (baskoiak menperatu zituen) leloak, kontrol hori lortu ez zutela erakusten digu.
716. urtea Musulmanak, bisigodoak La Jandako guduan garaitu ondoren, Iruñera iritsi ziren lehen aldiz.
Baskoien lurraldeko hegoaldeko zati handi bat islamizatu egin zen, eta Banu Kasi-tarrek autonomoki jokatu zuten Kordobari dagokionez. Iparraldeko biztanleek nolabaiteko basailutza-harreman bati eutsi zioten Kordobako boterearekiko.

778. urtea Frankoak, euren dokumentuetan “nafar” deitzen hasi ziren baskoi independenteei. Karlomagnok Iruñeari eraso eta hango harresiak suntsitu zituen. Baina Orreagan garaitu egin zuten euskaldunek.
Eneko Aritza
824-851
Eneko Aritzak Iruñeko boterea eskuratu zuen, Tuterako ahaide musulman zituen Banu Qasi-tarren laguntzaz, karolingioen aurka.

Errege koroatu zuten. Horrela hasi zen Iruñeko Erreinuaren –Nafarroa- ibilbidea, euskaldunek antolatutako Estatuarena, alegia.
Gartzia Iñigez
Fortun Gartzes
882-905
Antso Gartzes I
905- 925
Antso Gartzes, Iruñeko errege izendatua. Berak eta bere ondorengoek subiranotasuna euskal lurralde guztietan sendotu zuten. Albeldako Monastegia eraiki zuen. Kodize Albeldensea idatzi zen.
Gartzia Santxez I
925-970
Donemiliagako Monastegia fundatu/sortu zuen, non Glosa Emilianenseak idatzi baitziren, erromantze nafar-aragoarrez eta euskaraz. “Errodako Kodizea” idatzi zen.
Antso Gartzes II.a Abarka
970-994
Gartzia Santxez II
994-1004

Antso Gartzes III.a Nagusia
1004-1035
Nafarroako monarkia sendotu zuen eta erreinu kristauak berrantolatu zituen Pirinioen bi aldeetan.
1016an mugei dagozkien hitzarmen bat egin zuen Gaztelako Konderriarekin, zeinak Ebro goi-ibar guztia Nafarroa zela onartu baitzuen.
Gartzia Santxez III.a Naiarakoa
1035-1054
Atapuercako guduan hil zen, Gaztelak inbaditutako Nafarroaren defentsan.
Antso Gartzes IV.a Peñalengoa
1054-1076
Peñalenen hil zuten, norbaiten aginduz beharbada. Horrek aukera eman zion Gaztelako Alfontso VI.ari Nafarroa okupatzeko, Okamendietatik Oria eta Arga ibaietaraino.
Antso V. a Ramirez
1076-1094
Nafarrek errege izendatua, Nafarroako ekialdeko agintaritza izan zuen eta Aragoiko Erreinuaren titulua eman zuen.
Pedro I.a
1094-1104
Alfontso I.a Borrokalaria
1104-1134
Borrokalariaren garaian, Gaztela mendebaldeko lurraldetik Okamendietaraino egotzi zuten.
Gartzia Ramirez Berrezartzailea
1134-1150
Erreinua zatitu egin zen, Ramiro II.a “Monjearen” eta Gartzia Ramirez “Berrezartzailearen” arteko gerran Gaztelako Alfontso VII.ak eta Bartzelonako Ramon Berenguer IV.ak esku hartu zutenean. Nafarroako eta Aragoiko erreinuak banandu egin ziren.
Antso VI.a Jakituna
1150-1194
Errege honen agintaldian Foru Orokorra idatzi zen, Europako lehen ohiturako zuzenbidea izan litekeena; Pirinioetako zuzenbidean oinarritzen zen, eta ez zuen zerikusirik zuzenbide erromatarrarekin eta germaniarrarekin.
Gaztelak Errioxa eta Bizkaiko zati bat okupatu zituen, Lopez de Haro familiaren azpijokoen ondorioz.
Lapurdi Ingalaterraren agintepean sartu zen Akitaniako dukesa Leonor Ingalaterrako Enrike II.arekin ezkonduta.

Antso VII.a Azkarra
1194-1234
Gaztelako Alfontso VIII.ak Gasteiz setiatu zuen, eta hiriak aurre egin zion eraso bortitzari. Donostia Gaztelako armadaren esku erori zen. Gasteizek kapitulatu egin zuen, Nafarroako erregearen baimenaz, zazpi hilabetez setiatua egon ondoren.
Trebiñu Inzuraren truke entregatu zen Guadalajarako armistizioan. Durangaldea ere konkistatu zuten.
Alfontso VIII.ak onartu egin zuen, printzipioz, bereganatu zituen lurraldeen antolamendu juridiko nafarra.
Champagneko Teobaldo I.a
1234-1253
Nafarrek Teobaldo Champagneko dukea, Antso Azkarraren iloba, izendatu zuten errege.
Foru zaharra deiturikoa idatzi zen; Foru Orokorrari gehitu zitzaion, eta Nafarroako sistema konstituzionala jasotzen zuen.
Teobaldo II.a
1253-1274
Enrike I.a
1270-1274
Juana I.a eta Felipe I.a Ederra
1274-1304
1276an armada frantsesak Nabarreria suntsitu zuen. Obanoseko infantzoien Batzarrek Nafarroako Estatuaren askatasuna defendatu zuten agintari frantsesen aurka. Haien Pro libertate patria gens líbera state (Aberriaren askatasunagatik, herria, izan libre) leloa Nafarroako duintasun zibikoaren ikurra izan zen.
Luis I.a
1304-1316
Felipe II.a Luzea
1316-1322
Juana II.a eta Felipe III.a Evreuxkoa
1329-1349
Askatasuna berreskuratu zen.
Bi senar-emazteak errege-erregin izendatu ziren eta Foruaren Lehen Hobekuntza egin zen Larrasoañako Gorteetan.
Karlos II.a
1349-1387
Comptoen Ganbara behin-betiko antolatu zen.
Gipuzkoa, Araba eta Errioxako zati bat aldi batez berreskuratu ziren (1367-69), Libourneko hitzarmenari esker.
Bizkaia Gaztelarako bereganatu zuen Enrike Trastamarakoak 1379an.

Karlos III.a
1387-1425
Izurrite beltzaren ondorioak gainditzen saiatu zen, ekonomiari bultzada bat emanez.
Eskumenak eman zizkien juduei eta musulmanei.
Gorteen ekimenez, Iruñeari Batasunerako Pribilegioa eman zion, hiriburuko burgoak batzekoa, alegia.
Blanka Evreuxkoa eta Juan I.a Aragoikoa
1425-1441
Nafarroako gobernua errege ezkontidea zen Juan Aragoikoaren esku geratu zen.
Karlos eta Blanka
Vianako Printzeak
1441-1460
Juan Aragoikoa usurpatzailearen jarrera zela-eta, gerra zibila deituriko ezegonkortasun-egoera sortu zen, Beaumont eta Agramont etxeen etsaitasunak piztuta.
Karlos eta Blanka haien aitak pozoituta hil ziren.
Mendebaldeko Nafarroa kontrolatu nahian ibili ondoren, Gipuzkoan ahaide nagusiak garaitu egin zituzten. Arantzazuko sententziaren arabera, Batzar Nagusietatik eta udal-gobernuetatik bota egin zituzten.
Lapurdi eta Baiona, Ehun Urteko Gerra amaitu ondoren ingelesek utzita, Frantziako koroan sartu zituzten 1451an, Frantziako erregeak haien foru-sistema errespetatuko zuela zin egin ondoren.
1463an, Gaztelako Enrike IV.a Lizarrako Merindadeaz jabetzen saiatu zen. Gaur egun Errioxan dagoen Sonsierra Gaztelaren eskuetara
igaro zen.
Leonor Aragoikoa
1479
Erreinuaren legitimitatea berreskuratu zen harekin.
Gaston Foixkoarekin ezkondua, itxuraz pozoituta hil zen bera ere.
Frantzisko Febo
1479-1483
Bere ama Magdalena Valoiskoaren zuzendaritzapean izan zen errege.
Dirudienez, Agoitzeko meniek bakea ekarri zuten, baina Leringo konte Luis Beaumontekoaren handinahiak hautsi zuen hura, Gaztelako
erregearen laguntzaz.
Catalina y Juan II de Labrit
1483- 1517
1506an Frantzisko Xabierrekoa jaio zen, lehenengoetako jesuita, bidaiari eta humanista handia, Jaso Azpilkueta familian. Familia hori Nafarroaren independentziaren defendatzaile sutsua izan zen gaztelarren konkistaz geroztik.
1507an Leringo kontea kanporatu egin zuten.
1511an, Nafarroako Estatua erreformatu eta modernizatu egin zen.
1512an, Gaztelako eta Aragoiko Fernando Katolikoak Nafarroa erasotzeari ekin zion.
Enrike II.a Zangotzarra
1516-1555
Lurraldea berreskuratu egin zuen 1521ko ofentsiban, baina Noainen gudua galdu zuen. 1522an, gaztelarrek Amaiurko gotorlekua suntsitu zuten, baina Nafarroako Pedrok eutsi egin zion erresistentziari Hondarribian 1524ra arte; une hartan, nafar askori itzultzeko aukera eman zion armistizioa gertatu zen.
1530ean, Espainiako erregeak behin-betiko utzi zuen bortuz bestaldeko Nafarroa.
Enrike II.a Frantziako errege Frantzisko I.a Valoiskoaren arreba Margaritarekin
ezkondu zen.
Nafarroako Enrikeren eta Margaritaren gortea kultur gune bikaina izan zen, erlijio-arrazoiengatik jazarpena jasaten zuten goi-mailako intelektual europar asko babestu baitzituzten. Navarre shall be the wonder of the world (Nafarroa munduaren lilura izango da) idatzi zuen Shakespearek garai hartako Nafarroaz.

Juana III.a
1555-1572
Kalvinoren erreformaren aldekoa, Espainiako monarkiaren eta Inkisizioaren eta frantses katolikoen haserre bizia piztu zuen.
Pozoituta hil zen, San Bartolomeko gaua gertatzear zegoela.
Enrike III.a
1572-1610
Enrike III.a, hugonoteen burua, Frantziako errege izendatu zuten 1598an, Enrike IV.a izenaz. Estatu frantsesean bakea ezarri eta hura berrantolatu zuen. Nanteseko Ediktua zabaldu zuen, erlijio-askatasuna onartzen zuena. Sully-rekin batera, Grand Dessein delakoaren proiektua egin zuen, Europan bakea ezartzeko.
Luis II.a (XIII)
1610-1620
1620an Nafarroa independentea, Zuberoa eta Biarno Frantziara anexionatzen zituen ediktua atera zuen.
Austrien eta Borbondarren dinastia
1620-1700
1631an, baserritarren altxamendua (matxinada) Bizkaian, Espainiako koroaren aurka.
1640an, Thomas Hobbes-ek, Estatu modernoaren teoriko nagusietakoak, Zuzenbidearen aurkakotzat jo zuen Aita Santuak Nafarroa “transferitu” izana.
1648an, Miguel Iturbidekoa, koronela eta Erreinuko Diputazioko kidea, epaiketarik gabe hil zuten Koroaren gehiegikeriengatik protesta egin zuelako, Nafarroaren independentziaren aldeko altxamendua prestatzea leporatu zioten.
1661an, Matalazen matxinada gertatu zen Zuberoan, Frantziako Koroaren ordainarazpenak zirela-eta.
Borbondarren dinastia
1717-1833
1717. Espainiako borbondarrek aduanak Pirinioetan eta kostaldean ezarri zituzten. Protesta erabatekoa izan zen eta Bizkaian altxamendua izan zen. Koroak atzera
egin zuen.
1781. Espainiako Karlos III.ak aduanak Pirinioetan eta kostaldean ezartzea proposatu zuen. Arbuioa orokorra izan zen eta euskal merkataritzaren aurkako jazarpena hasi zen.
1789. Frantziako asanblada nazionalak Nafarroa, Lapurdi eta Zuberoako erakundeak deuseztatu zituen.
1793-95. Frantziako armadak Pirinioez hegoaldeko Nafarroako lurralde asko konkistatu zituen Konbentzioko Gerran. Gipuzkoako Batzar Nagusiek bat egin zuten Frantziarekin.
1802. Zamakolada Bizkaian: Godoyk Foruak kentzeko egin zituen maniobren aurkako altxamendua.
1808. Napoleonek Pirinioez hegoaldeko Nafarroa okupatu zuen.

1811-12. Cadizko Gorteek Nafarroako foruak goretsi zituzten, hango konstituzioaren iturri izan zirelakoan. Alabaina, deuseztu egin zituzten.
Minak eta Espoz y Minak lurraldea askatu eta Nafarroako administrazioa ezarri zen berriro, baina azken horrek Nafarroa indar espainolei
entregatu zien.
Nafarroako Estatuaren erakundeak deuseztatzea
1833-…
1833. Lehen gerra karlistaren hasiera. Euskaldunen altxamendua Foruen defentsan.
Zumalakarregik armada espainola garaitu zuen; absolutista espainolen traizioz besterik ez zen gailenduko hori.
1839. Bergarako Hitzarmenaren ondoren, Espainiako gorteek Foruak ezabatzea erabaki zuten.
Ekialdeko Nafarroan, Gobernu espainolak sortutako Diputazioak Espainiaren “batasun konstituzionala” onartu zuen.
1838-1840. Nafarroako konstituzio-erreformaren proiektuak, karlistek eta Sagaseta Ilurdozekoa sindikoak proposatuta.
1841. Nafarroako Estatuaren konstituzioa deuseztatu egin zen, “Lege Pakzionatua” izenekoaren bitartez. Mugak Pirinioetara eraman ziren.
1866. Nafarroa, Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba administratiboki batzeko proiektua, Nafarroako Diputazioak proposatuta.
1872-76. Hirugarren karlistada. Cánovas del Castillok oraindik mendebaldeko Nafarroan (Baskongadetan) geratzen ziren foruak ezabatu zituen.
1883. Serafin Olabek alderdi errepublikar federala sortu zuen, Nafarroa berriro biltzea defendatzen zuena, eta Nafarroako Estatuaren Konstituzio proiektu bat onartu zuen.

1886. Kanpion, Iturralde y Suit eta beste zenbaitek “Asociación Euskara” delakoa sortu zuten.
1893. Gamazada: Ekialdeko Nafarroako altxamendua, Espainiako gobernuak subiranotasun fiskalaren hondarrak kentzeko zuen asmoaren aurka. Nafarroa osoko lurraldeetan matxinada orokortzearen beldurrez, gobernuak atzera egin zuen.

Sabino Aranak, gertakari haien aurrean, publikoki agertu zuen bere proposamen politikoa. Euskadi: Euskaldunen aberria.
1918. Nafarroako erakunde politiko guztiak berrezartzeko eskaera.
Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaiko Aldundiek Eusko Ikaskuntza sortu zuten.
1919. Erakunde berberek Euskaltzaindia sortu zuten.
1931. Euskal Estatuaren Estatutua, Eusko Ikaskuntzak egina.
1936-1939. Gerra. Francoren diktaduraren hasiera eta Espainiako 2. Errepublikaren autonomia-estatutua baliogabetzea.
1940. Konstituzioaren aurreproiektua, Londresen Euskal Kontseilu Nazionalak idatzia, non Estatuaren lurraldea Nafarroako Erreinua dela adierazi baitzen.







