Euskaldunen kokapena Pirinioen bi aldeetan erromatarren aurretik dokumentatuta dago. Euren jatorria Historia aurretik dator. Erromatar inperioa erori ondoren, Euskal Herriak sozialki eta politikoki eratzeari ekin zion eta, mendeak pasa ahala, Iruñeko erreinua sortu zuen. Prozesu horren erakusleak ditugu errege godo guztien kroniketako “Domuit vascones” esaera, etengabeko borroken adierazle, eta Orreagako gudua, non euskal indar armatu batek bere garaian Europako armadarik handiena zuen Karlomagno frankoa garaitu baitzuen.







